Familia zaintzari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Lea-Artibain
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak menpeko pertsona nagusien zaintzaile ez formalentzat saioak antolatu ditu Markina-Xemeinen, Lekeition eta Ondarroan, «zaintzaileak formatu daitezen».Lehen saioa gaur egingo dute Markina-Xemeingo Esperantza eraikinean. Ps...
Lehen saioa gaur egingo dute Markina-Xemeingo Esperantza eraikinean. Psikologia alderdiak landuko dituzte 18:00etatik 20:00etara. Komunikazioaren garrantzia, dementzia edo gaixotasun neurodegeneratiboa duten pertsonengan hitzaldia emango du Alaine Arruti psikologoak eta Komunikazioaren erabilera, menpeko pertsonak mobilizatzerakoan hitzaldia Yolanda del Valle fisioterapeutak.
Lekeition, berriz, osasun eta gizarte alderdiak landuko dituzte azaroaren 28an, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Elikaduraren, ariketaren eta jendartearen garrantzia hitzaldia eskainiko du Mikel Odriozola familia medikuak eta Gizarte baliabideak eta laguntzak gure inguru hurbilean hitzaldia Elena Egia gizarte langileak.
Azkenik, azaroaren 29an alderdi legalak izango dituzte hizpide 18:00etatik 20:00etara Ondarroako Kofradia Zaharrean. Erabakiak hartzea eta babes juridikoa ematea menpeko pertsonei hitzaldia eskainiko du Arantza Bengoetxea abokatuak eta Azken borondateak dokumentua egitearen garrantzia hitzaldia Victor Landa medikuak.