Bermeotarrak Fanfarreak 40 urte bete dituela ospatzeko hainbat ekitaldi egin ditu dagoeneko, oraingo honetan, baina, Fair Saturday ekimenagaz bat eginez, ospakizun berezia prestatu dute.
Bermeoko taldeak
Musicoterapia y Salud Fundazioagaz bat egin du Fair Saturday honetarako; irabazi asmorik gabeko elkarteari laguntzeko baliatuko dute zapatua [azaroak 24].
Bermeotarrak Fanfarreako kideak kalejiran, Arrain Azokan.
11:30ean Andeko Tabernan elkartuko dira, eta 12:00etatik aurrera kalejiran ibiliko dira. Lameran joko dituzte lehen akordeak, eta Eskoikiz, portua eta alde zaharra euren musikagaz girotuko dituzte.
Gaur egungo zein aurretik fanfarrearen kide izandakoei luzatu diete biharko ospakizunean parte hartzeko gonbidapena.
Bermeotarrak Fanfarreako ordezkariek jakitera eman dutenez, 30 bat lagun batuko dira bazkaritan Kofradian.
Musikagaz sendatzen. Musicoterapia y Salud fundazioak hainbat proiektugaz hospitaleetan eta zaharren egoitzetan daudenei laguntza ematen diete, musikarez bitartez.
Halaber, gaixotasun arraroak dituztenei, gizarte bazterketa pairatzen dutenei edota mendekotasunen bat duten pertsonei laguntzeko zenbait proiektu ere badituzte.