HAPO zehazteko saio irekia antolatu dute gaur iluntzerako
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) modu parte hartzailean garatzen ari da Ondarroako Udala, eta zehazten joateko saio irekia egingo dute gaur, 19:00etan, Kofradia Zaharrean. Gaurkoa, HAPO zehazteko antolatu duten hirugarren batzarra izango da.Udal...
Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, gainera, gaurkoa Ondarroa imajinatu prozesuaren barruan bigarren faseari irekiera emateko batzarra izango da. «Orain arte egindako herritarren ekarpenekin osatutako txostenak aurkeztuko dira, eta aurrera begirako urratsak definituko dira». Hain zuzen ere, datozen 20 urteetan herriko azpiegitura garrantzitsuenak bertan erabakiko dira eta. Hori dela eta, herritar guztiak batzarreran parte hartzera gonbidatu dituzte.
Hiri Antolamenduko Plan Orokor horretan zehaztuko dira, besteak beste, Ondarroako lurzoruaren erabilerak eta horiek erregulatzeko araudia, herriaren hazkunde eredua nolakoa izan behar den erabakitzeko. Esaterako, eztabaidara atera nahi diren gaien artean daude etxebizitzak non eraiki, ekipamenduak non egin edota Alde Zaharra nolakoa izan behar den.
Udalak aurreratu duenez, teknikariak ere egongo dira batzar horretan; beraiekin hitz egiteko eta lehen iritziak jasotzeko leku egokia izango dute herritarrek.