Bermeo Futbol Taldeak gaur arratsaldean [azaroak 20] eman du jakitera erabakia: entrenatzaile debarrak
ez du bermeotarren 3.mailako taldea zuzentzen jarraituko. Jakitera eman dutenez azken hiru denboraldietan Itxasganeko aulkian eseri den
Toño Vadillok hartuko du Turrillasen lekua denboraldia amaitu bitartean.
Pablo Turrillas, Itxasganen aginduak ematen. Argazkia: Bermeo FT
Bermeo Futbol Taldeak
eskerrak eman nahi izan dizkie bai Turrillasi eta baita bere laguntzaileei ere, taldean egin dituzten hilabeteetan egin duten lanarengatik. Bermeo Futbol Taldea
azkena da une hauetan 3.mailako laugarren multzoko sailkapenean zazpi punturekin, jaitsiera postuak ekiditeko lekuetatik lau puntura.
Azken neurketan 2-0 galdu zuten Basarte futbol zelaian Amurrioren aurka 13.jardunaldiari zegokion partiduan eta hurrengo partidua zapatuan jokatuko dute
Itxasganen Soduperen aurka; Enkarterrikoek bermeotarrek baino zazpi puntu gehiago dituzte sailkapenean.