Alberto Iñurrategi izango da hizlarietako bat. Argazkia: Baltistan Fundazioa
Alberto Iñurrategi, Juanjo Sansebastian eta Jon Lazkano mendizaleek eskainiko dute hitzaldia. Baltistan Fundazioak Astragaz eta Maier kooperatibagaz elkarlanean antolatu du egitasmoa.
Etzi, 19:00etan jarri dute hitzordua,
Astrako bigarren solairuan. Oihana Cabellok aurkeztuta, mendizaleek Baltistan Fundazioak Pakistango iparraldean,
Hushe bailaran hain zuzen ere, egiten duen lanari buruz arituko dira. Horrela, mendizaleen ikuspuntua ardatz hartuta Pakistanen hainbat urtez izandako esperientziak azalduko dituzte.
Eskualdeko herritarrek bizi duten egoera izango da hitzaldiaren gai nagusia, eta horiei laguntzeko Baltistan Fundazioak egindako
ekarpenak jasoko dituzte
. Gainera,
bailarako neskatoak eskolatzeko duten proiektuaren berri emango dute hizlariek
.
Argazki erakusketa. Hitzaldiagaz batera, solasaldian jorratuko dutenarekin lotura zuzena duen Mikel Alonsoren argazki erakusketa jarriko dute Astran; gaurtik aurrera dago ikusgai. 2014an Pakistanera egindako bidaian ateratako argazkiak ikusi ahal dira
Karakorum izena daukan erakusketan. Horiek hango bizimodua hobeto ulertzen lagunduko dute.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, arratsaldeetan
17:00etatik aurrera egongo dira irekita erakusketaren ateak,
abenduaren 20ra bitartean.