Belaren mundua herritarrei zabaltzeko asmoa duen Galerna Zine Festibala hartuko du Bermeoko Kofradia Zaharrak
Itsasoko bizipenei buruzko festibala Bilbon egiten dute urtero, eta han egoten dira bermeotarrak. “Bilbon egiten den jaialdiaren modukoa Bermeon egitea ezinezkoa da, baina herrian zinema festibala egiteko gogoa geneukan, eta formatu txikian hori udalerrira ekartzea lortu dugu”, dio poztasunez Nerea Azkarate Galerna elkarteko kideak. Galerna Zine Festibalaren helburua ez da soilik arrantzale eta itsasontzi handien kontaerak ezagutaraztea, belaontzi bat hartuta itsasora atera den edonoren istorioa erakustea baino: “Nabigatzaileek bizi izan dituzten istorioak eta kontaerak ikusiko ditugu bertan”. Proiekzio bereziak Ohiko zinemetan ikusi ezin diren proiekzioak dakartza festibalak. “Itsasoa pasioz bizitzen duten horien bizipenak erakutsi nahi ditugu”, azaldu du Bilbaok. Horrelako programa egiteak lan «luze eta handia» dakarrela diote antolatzaileek: “Lan asko dakar festibala antolatzeak, produktoreekin eta zuzendariekin kontaktuan jarri behar izan garelako. Hala ere, erantzun ona eduki dugu, eta dena ondo aterako delakoan gaude”.Ohiko zinemetan ikusi ezin diren proiekzioak jarriko dituzte festibalean
Gaur arratsaldean iritsiko da lehenengo olatua Bermeoko Kofradia Zaharrera. Vendee Globe lehiaketan parte hartu zuen Yann nabigatzailearen bizipenak kontatzen dituen En solitaire filmagaz. Horren ostean, bermeotar batek hitzaldi laburra emango du, Martinica-Azores-Bermio bidaiari buruzkoa. 12 metroko belaontzi batean beste lagun bategaz egin zuen bidaia kontatuko du. Bihar, dokumental “berezia» proiektatuko dute. Urte eta erdiko bidaia batean munduari bira ematen ari zela Bernard Moitissier nabigatzaileak grabatutako irudiak biltzen dituena. Hiru urte belaontzi batean: bizipena hitzaldiagaz jarraituko dute zapatuan. “Oso interesgarria izango da gure lagun zumaiarraren hitzaldia. Bere bizipenak kontatuko ditu eta”, dio Azkaratek. The weekend sailor filma ikusiko dute gero. Domekan zinemaldiaren azken olatua iritsiko da Bermeora. Bertan, 1615. urtean Islandiara joan ziren arrantzale euskaldunen gertaerak kontatuko dituzte. Dokumental historikoa da Baskavigin, La matanza de los balleneros vascos. Bukatzeko, herriko kontserberekin elkarlanean, Serratsek dastaketa prestatu du. Euskal produktuei buruzko datuak emango dituzte bertan, eta Bilbaoren berbetan, “zergatik den Bermeo munduko hegaluzearen hiriburua esango dute”. Gaurtik domekara arte hainbat olatu iritsiko dira Bermeora, itsasoan gertatzen diren kontakizunen aparrez blai. Doakoa da zinema festibala, eta herritarrei hurbiltzeko deia egin diete antolatzaileek, “ondo pasatzeko eta historia ezagutzeko aukera bikaina delako”. EGITARAUA: GAURHerritarrei doakoa den zinema jaialdian parte hartzeko deia egin diete
- 19:00. En solitaire filmaren proiekzioa.
- Ostean. Martinica-Azores-Bermio hitzaldi laburra.
- 19:00. Viaje al limite del mar film laburra emango dute.
- Ostean. Hiru urte belaontzi batean: bizipena hitzaldi laburra.
- Jardunaldiagaz bukatzeko. The weekend sailor ikus-entzunezkoaren proiekzioa.
- 12:00. Itsasgizon historikoak hitzaldia.
- Ostean. Baskavigin, La matanza de los balleneros vascos dokumentala.
- Amaitutakoan. Serrats kontserba enpresaren produktuen dastaketa.