Bost musika taldek jaso dituzte diskoak argitaratzeko laguntzak
43.000 euro baino gehiago bideratu ditu Gernika-Lumoko Kultur Etxeak herriko kultura egitarauak prestatzen laguntzeko. 22 kultura taldek jaso dituzte laguntza horiek, eta aurten, lehenengoz, bost musika talderen artean banatu dituzte 3.000 euro.Bakarka...
Bakarkako abeslarien eta taldeen artean, Backbone taldeak Rebirth lanagatik, Belatz taldeak Denboraren Esklabu diskoagatik, Dientes de Lunak Utopista lanagatik, Toothek Amaierarik ez azken diskoagatik eta Post Pose taldeak izen bereko lanagatik jasoko dute laguntza.
Iñigo Magunagoikoetxea Kultur Etxeko presidentearen arabera, herriko kultur mugimenduaren oparotasuna eta aniztasuna agerikoa da. Hala, esparru horretara zuzendutako musikarientzat izan da Kultur Etxeak eskainitako diru laguntza berria. Diskoak grabatzea izaten da askotan taldeen helburu nagusia, eta argitaratzerakoan izaten dituzten zailtasun tekniko eta ekonomietan laguntzeko banatu dute. Diskoa grabatzeko momentuan laguntza eskaintzeko asmoagaz banatu dute 3.000 euroko diru laguntza aurkeztutako bost taldeen artean.
Ongintzako kontzertua
Taldeek ongintzako kontzertu bat emango dute Lizeo Antzokian abendu aldera; data zehazteke dago oraindik.
Taldeen funtzionamenduan laguntzea izan du helburu Kultur Etxeak. Banatutako diru laguntza txikienak 500 eurokoak izan dira, eta handienak 3.000 eurokoak.