Lea-Artibaiko ondarea eta turismo plana, ezagutara ematen
AR&PA kultur ondarearen bienalean aurkeztu dituzte eskualdeko ondarea eta turismo plan berria. HERICOAST proiektuaren barruan egin dute bisitaLea-Artibaiko ondarea eta turismo plana aurkeztu dituzte AR&PA kultur ondarearen bienalean, Valladolid...
AR&PA kultur ondarearen bienalean aurkeztu dituzte eskualdeko ondarea eta turismo plan berria. HERICOAST proiektuaren barruan egin dute bisita
Lea-Artibaiko ondarea eta turismo plana aurkeztu dituzte AR&PA kultur ondarearen bienalean, Valladoliden. Gaztela eta Leongo Kultura Sailak gonbidatuta, eskualdeko ordezkaritzak bi eguneko bisita egin du.Izan ere, Leartibai Garapen Agentzia eta Gaztela eta Leongo Kultura Saila HERICOAST-Interreg Europe proiektu europarreko kideak dira, eta proiektu horren barruan hainbat jarduera egiten dituzte urtero, eta horietako bat izan da aipatutakoa. Itsas eta ibai lurraldeetan kostaldeko kultura ondarea kudeatzeko lurralde politikak hobetzea da proiektuaren helburua.
AR&PA bienalean parte hartzeaz gain, Gaztelako kanalaren proiektua ezagutzeko aukera izan dute, eta zenbait instituzioetako ordezkariekin bilerak izan dituzte. Herrera de Pisuerga, Fromista eta Medina de Rioseco udalerrien proiektuak ezagutu dituzte. «Ondarearen balioestea, koordinazio maila eta ondarea zein turismoaren eguneroko kudeaketa nolakoak diren ezagutzeko aukera paregabea izan da», aitortu dute eskualdeko ordezkariek.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako HERICOAST-Interreg Europa proiektuagaz ondarearen ustiaketa eta zaintzaren arteko oreka bilatu nahi da, eta lan horretan murgilduta Europako hainbat herrialde bisitatu dituzte proiektuko bazkideek.
Turismo plan berria
Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko turismo plan berria garatzeko lehen pausoak eman zituen iaz. Diagnostikoa landu ondoren, orain, helburuak eta lerro estrategikoak finkatu eta lan ildoak landu behar dituzte, horretarako ekintzak proposatuz.
Orain arte egindako esperientziak ezagutzeko bisitak aberasgarriak izango direla esan dute. Ezagututako esperientziak hainbat eragilerekin elkarbanatu dituzte, eta eskualdeko turismo estrategiaren barruan eredu modura erabiliko dituzte. Ikasi- takoagaz tokiko garapenean eta politika instituzionalean eragina edukiko duen ekintza plan zehatz bat lantzen ari direla jakitera eman dute.