Urtebeteko lanen ostean, astelehenean zabalduko dute Eguneko Zentroa
Ate irekiak jardunaldia egingo dute etzi, eta, tartean, Juantxo Elordi omenduko dute. Eguneko Zentroa Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan dago, eta 210 metro koadroko azalera daukaUrtebeteko lanen ostean, Mutrikuko Eguneko Zentroa astelehenean hasik...
Ate irekiak jardunaldia egingo dute etzi, eta, tartean, Juantxo Elordi omenduko dute. Eguneko Zentroa Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan dago, eta 210 metro koadroko azalera dauka
Urtebeteko lanen ostean, Mutrikuko Eguneko Zentroa astelehenean hasiko da martxan. Aurretik, baina, ate irekiak jardunaldia egingo dute.Ate irekiak etzi egingo dute. 11:00etan hasita. «Zerbitzua ikusi, ze ekipamendu dagoen, zer gauza eskainiko diren… Oro har, informazio orokorraren berri emango diegu bertaratuei», azaldu du Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak. Bide batez, Juantxo Elordi Mikel Deuna Egoitza fundazioko batzordekidea ere omenduko dute.
Eguneko Zentroa Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan dago kokatuta, eta espazioak 210 metro koadroko azalera dauka. Jantokia, jarduera gunea eta atseden hartzeko edo aisialdirako gunea ditu, eta instalakuntza berriak egoitzarekin zenbait zerbitzu elkarbanatuko ditu.
Ordutegia astelehenetik barikura, 09:30etik 17:30era artekoa da, eta tarte horretan hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute egoiliarrek: jarduera fisikoa, psikoestimulazioa, musikoterapia, aisialdi jarduerak… Egunero jarduera desberdinak egingo dituztela aurreratu dute zentroko arduradunek. Bazkari eta merienda zerbitzua ere izango dute, eta etxean dutxatu ezin direnek horretarako aukera izango dute.
Debara ordez, bertara
Zentroak hamabost egoiliarrentzako gaitasuna du, baina aldundiak hamar leku hitzartuko ditu gaur gaurkoz. Astelehenean sei egoiliarrekin hasiko dira zerbitzua ematen. «Orain momentuan Debara joaten diren sei Mutrikuarrak», zehaztu du Aintzane Uriguen Mikel Deuna egoi- tzako zuzendariak.
Zerbitzu berria eskaintzeak, gainera, ibilgailu baten beharra sortu du, eta hori erosten laguntzeko Laboral Kutxaren gizarte ekintzaren laguntza izan dute. Mutrikuko bulegoak 26.000 euro bideratu ditu horretarako.
Eguneko Zentroa egiten, aldiz, 490.000 euro inbertitu dituzte. «Eguneko Zentroa egiteko, beheko solairuan zegoen erabilera anitzeko aretoa hirugarren soilairura pasa behar izan genuen, garai batean mojak bizi ziren gunera. Lan horiek amaitu ondoren, Eguneko Zentroa egiten hasi ziren beheko solairuan». Foru Aldundiak aurrekontuaren %50ari egin dio aurre, eta gainontzekoa fundazioak hartu du bere gain. Udalak ere ekarpena egin nahi duenez, hitzarmen bat sinatu dute.