Flyscha auzolanean garbitzera joateko deialdia egin du Eguzkik
Deba eta Zumaia arteko Geoparkeko biotopo babestuan dauden plastikoak auzolanean garbitzera joateko deia egin du Eguzkik. Hitzordua Zumaiako Elorriaga auzoko jolas eremuaren ondoan egin dute, etzi, 10:00etan. Eskularruak eramatea aholkatu dute. «Elor...
Oier Bartolome surflariak zabaldutako bideo biralean, Zumaia eta Deba bitarteko flyscha plastikoz beteta agertu da, eta horrek izan duen oihartzuna kontuan hartuta, zerbait egitea erabaki dute. «Irudi tamalgarri hauen aurrean, flyschean garbiketa egun bat antolatzea erabaki dugu. Parte hartu nahi dutenak gonbidatuta daude. Planetaren iraupenarekin konpromisoa sentitzen duten pertsonek hitzordu bat dute Elgorriagan».