Bizilagunak egitasmoan parte hartuko dute domekan berriatuarrek
Bizikidetza eta elkarkidetza oinarri dituen Bizilagunak egitasmoaren helburua Euskal Herriko familia eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkari batean biltzea da, elkar ezagutuz edota harremanak sendotuz. Iaz egin zuten lehenengoz Berriatuan, eta,...
Berriatuarrak eta senegaldarrak elkartuko dira, eta etxe bakoitzean dinamizatzaile bana edukiko dute. «Iazko esperientzia oso positiboki baloratu zuen jendeak, eta horren adierazle da aurten parte hartuko dutenetatik lau iazkoak izatea. Espero dugu datorren urterako jende gehiago animatzea, egun polita izaten da eta». 13:00etan plazan batuko dira, musikaz lagunduta. Talde argazkia aterako dute, eta 14:00ak aldera etxebizitzetara abiatuko dira.
Azaldu dutenez, parte hartzaile guztiak beste egun batean ere elkartuko dira Berriatuan. Iaz egin modura, diplomak banatu, eta domekako esperientziak elkarbanatuko dituzte.