Gernika-Lumoko bide segurtasuna hobetzeko asmoagaz, bost semaforo berri jarriko dituzte udalerriko kaleetan. Bost bide seinale berriak jartzeko
45.000 euroko aurrekontua aurreikusi du Gernika-Lumoko Udalak, eta lanok urte bukaerarako bukatuta egotea espero du.
Oinezkoen pasabideek
“segurtasun gehiago” izan dezaten, eta herriko erdigunean kotxeak astiroago ibil daitezen jarriko dituztela semaforoak argitu du Jose Mari Gorroño udalerriko alkateak. Haren berbetan, “herritarren segurtasuna bermatzea beharrezkoa da”.
Bide gurutze honetan 3 semaforo jarriko dituzte.
Dagoeneko Carlos Gangoiti kalean, Jai Alai frontoiaren aurrean egon zen semaforoa lekuz aldatu, eta beste bat jarri zuten tarte laburrean. Semaforo hori San Fidel Ikastolako sarrera nagusiaren parera lekualdatu zuten, eta hala, ikastetxeko ikasleen segurtasuna bermatzea lortu zutela dio alkateak.
Ikastetxeetako segurtasuna. Horregatik,
San Bartolome kalean ere berdina egingo dutela aurreratu du alkateak: “La Mertzede ikastetxea dago tarte horretan, eta ikasle zein bertara hurbiltzen direnei segurtasuna eman nahi diegu San Fidel Ikastolako bide seinaleagaz egin modura”. Tarte horretatik igarotzen diren kotxeek, gainera, ez dutela “ezarritako abiadura errespetatzen” adierazi du.
Allende Salazar Ikastetxearen inguruko bide segurtasuna ere hobetuko dute, “hainbat baitira bertatik igarotzen diren ikasle zein nagusiak”. Horregatik,
Fray Martin de Murua kalean jarriko dute semaforo beste berria. Gorroñoren berbetan, auto eta herritarren joan etorriak ordenatzea “beharrezkoa” da tarte horretan: “Goizetan hainbat ume, guraso zein aiton-amona joaten dira kale horretatik Allende Salazar Ikastetxera. Beraz, beste ikastetxeetan egin modura, bertan ere, Errigoitirako bidea hartzen duen errepidean jarriko dugu semaforoa, oinezkoen pasabidearen ondoan”.
Bi semaforo hauekin, udalerriko
ikastetxeak “babestuta” geratzen direla azaldu du alkateak. Izan ere, Gernikako Institutuak badauka berea, San Fidel Ikastolak baita ere, eta orain, Allende Salazar eta Mertzede aurrean jarriko dituzte.
Bide gurutzea. San Juan eta Don Tello kaleek bat egiten duten bide gurutzean, berriz,
hiru semaforo jarriko dituzte; bi bide zirkulazioa geldiarazteaz arduratzen direnak, eta bakarra anbar kolorekoa.
Bat San Juan kalean jarriko dute, eta Don Tellon, berriz, beste biak. Don Tello kaleko bidegurutzeko alde batean egongo da zirkulazioa geldiarazteaz arduratzen dena, eta beste aldean, anbar kolorekoa.