Lehiaketara
aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da irekita. Ereñoko Udaleko Kultura Sailak antolatu du argazki lehiaketa, eta argazkiak aurkezterako orduan, parte hartzaileek aukeratu beharreko gaia
Ereñoko Bazterrak izango da.
Parte hartu ahal izateko, ‘Argazki lehiaketa’ izenburua duen
e-posta bidali beharko da
udala.ereno@bizkaia.org helbidera. Bertan, partaide bakoitzak
gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko ditu. Posta elektronikoan, lanak
jpg edo jpeg formatuetan atxiki beharko direla argitu dute.
Kultura Saileko arduradunek adierazi dutenez, aurkeztutako argazkiak jatorrizkoak izan beharra dute, eta 2018. urteko urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean ateratakoak izan beharko dira.
Sariak zeintzuk izango diren ere zehaztu dute lehiaketaren antolatzaileek. Lehenengo saridunak, esaterako, Arita-Berri jatetxean bazkaltzeko menua irabaziko du. Bigarren saridunak, berriz, Ereñozar jatetxean jan ahal izateko menua irabaziko duela jakinarazi dute.
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Ereñoko Udalaren artxiboan gordeko dituztela zehaztu dute antolatzaileek. Modu horretara, parte hartzaileek udaleko webgunean edota etorkizunean egingo dituzten erakusketetan eta egutegietan argazki horiek erabiltzeko baimena eman beharra izango dute.