Zaintzari lotutako ikastaroa emango dute mankomunazgoan
Norbera zaintzea besteak hobeto zaintzeko izenburupean zaintzari buruzko ikastaroa emango dute Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan.Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak berau osatzen duten bost udalerrietako herritarrei zuzentzen dien tailerra da. Mankomunazgo...
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak berau osatzen duten bost udalerrietako herritarrei zuzentzen dien tailerra da. Mankomunazgoan bertan (94-684 29 63) zein Aulestiko, Amorotoko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko udaletxeetan izena eman daiteke, goizez. Partaide kopurua ez dago mugatuta.
Mankomunazgoan lan egiten duen psikologo batek emango du ikastaroa. Astelehenean hasiko dute, eta azaroko astelehen guztietan batuko dira, 17:00etatik 18:30era.
Elkarrengandik ikasten
Besteak zaintzeko norbere burua zaintzearen garrantziaz jardungo dute, eta hori lortzeko aholku baliagarriak emango dituzte. Hala, esperientziak trukatzeko, besteen bizipenak ezagutzeko eta elkar babesten eta laguntzen ikasteko baliagarria izango da. «Inor zaintzeko norbera ondo egon behar da. Talde mailan zaintzaileak indartuta ateratzen dira. Kasu desberdinetatik asko ikasten dute. Adibidez, etxe bakoitzean dauzkaten zailtasunak ikusten dituzte».
Azken urteotan sasoi honetan egin ohi dute euren etxean gaixoren bat zaintzen duten senideei edo zaintzaileei zuzendutako tailerra. Urtero «erantzun ona» izaten duela esan dute. «Azaroko astelehenak erabiltzen ditugu beti. Askok errepikatu egiten dute, baina badira lehenengoz etortzen direnak. Momentuz, hamar bat pertsona daude izena emanda».