San Roman auzoan, iriste erraztasuna hobetuz zenbait hobekuntza lan egin ditu Muxikako Udalak. Baselizara joateko
bidexka bat egin dute. Halaber,
aparkalekuak jarri dituzte, tartean, elbarrituentzako lekua zehaztu dute.
San Roman auzoko zabu berriak
Horrekin batera, aisialdirako eremua berritu dute. Zehatz esateko, umeen jolas parkean zeuden zabuak zaharkituta geratu zirenez, zabu berriak jarri dituzte, eta parkearen
lurzorua egokitu dute. Atseden hartzeko
lau gune ere bereiztu dituzte egurrezko mahaiekin eta jarlekuekin.
San Romaneko baselizara doan bidexka eta aparkaleku berria.