Lagunarteko ibilaldi bezala sortu zena, huts egin ezin den tradizio bihurtu da zenbait mendigoizalerentzat. 42.enera heldu da aurten
Eibar-Nabarniz ibilaldia.
Zapaturako jarrita zeukaten hitzordua, eta hotzari eta euriari aurre eginez, gogotsu eta umoretsu burutu zuten mendi martxa. 06:00etan Nabarnizetik autobusean irten ziren, eta Gernika-Lumon mendizale batzuk batu ostean, Eibarrera ailegatu ziren. Handik
16 lagun abiatu ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko bi udalerriak batzen dituen ibilaldia egitera.
Parte hartzaileak Astorkiganako anoa postuan.
Argazkia: Athletic Nabarniz elkartea.
Oizeko San Kristobal ermitara, 09:45ak aldera ailegatu ziren lehenengo partehartzaileak. Ohitura legez, salda beroa hartu zuten bertan. Gero, Munitibarreko Astorkiganan ere eduki zuten anoa postua, ibilaldiaren azken txanpa egiteko indarrak hartzeko.
Ibilaldia amaitu zuten lehenak, 12:15ean agertu ziren Nabarnizeko plazan.
28 kilometroko ibilbidean, b
esteak beste, Zengotitagane (826 metro), Oiz (1.029 metro), Ganbe (396 metro), Astorkigana (235 metro), Kanpona (504 metro, Miñarria (435 metro) eta Arrola (532 metro) zeharkatu zituzten.
Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaile guztiek dutxatzeko aukera izan zuten bukaeran, eta hamaiketako ederra jan zuten txikiteoa egin bitartean. Aboitiz Jatetxean bazkalduz borobildu zuten ibilaldia. Aurten
22 pertsona elkartu dira
bazkaritan.