Presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu dute
Markina-Xemeingo Udalbatzak presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu du. Udalbatza osoak eman zion onespena, aho batez, urriaren 18ko ohiko osoko bilkuran.Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritak...
Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien bergizarteratze printzipioen arabera, urruntze espetxe politikagaz ez daudela ados adierazi dute mozioan, eta ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan espetxe politika berri bat behar dela uste dute. «Hain zuzen ere, presoak zigorrak gizarte eta familia erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, senideekin harremana izatea erraztuko duena seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko daukaten eskubidearen alde».