Lekeitioko Turismo Bulegoak 17.000 bisita izan ditu uda garaian
Lekeitioko Turismo Bulegoak 17.000 bisitari baino gehiago izan ditu uda garaian, «gehienak uztailean eta bereziki abuztuan». Hala ere, aurreko urteko datuekin alderatuta, turismo bulego zerbitzura jo dutenen kopurua jaitsi egin dela zehaztu dute. «B...
Jakitera eman dutenez, aurten 1.000 baino gehiago izan dira Santa Katalina Itsasargia bisitatu dutenak, Marierrotak 500 bisitari jaso zituen, eta Santa Maria Elizak, 2.000 inguru.
Urtez urte beherantz egin du turismo bulegoan argibideak eskatzen dituzten bisitarien kopuruak; iazko ekainetik irailera bitartean, 19.140 argibide eskaera izan zituzten bulegoan, 2016an baino 1.585 gutxiago; 2016an 20.725 izan ziren.
Merkatariak pozik
Bestalde, Kitto Lekeitioko merkatarien elkarteak udaren balorazio oso positiboa egin du. Eguzkiñe Arrasate elkarteko lehendakariak aipatu duenez, «oroko- rrean Lekeition jende asko ibili da aurten, eta merkatariak oso pozik daude». Hala ere, udako salmentekin ezin direla bizi nabarmendu dute. «Neguan Lekeitiora jende gehiago etortzea behar dugu. Eta udalagaz batera buru-belarri gabiltza lanean zer egin dezakegun pentsatzen».