Zahar etxeetako langileak grebara deitu dituzte ELAk eta LABek
ELA sindikatuak hiru eguneko lanuzteak deitu ditu asteon. LABek, bestalde, biharko deitu du greba eguna. Donostian hainbat ekintza egingo dituzte biharEgunotarako greba iragarri dute ELA eta LAB sindikatuek. ELAk deituta, atzo, gaur eta bihar egingo di...
ELA sindikatuak hiru eguneko lanuzteak deitu ditu asteon. LABek, bestalde, biharko deitu du greba eguna. Donostian hainbat ekintza egingo dituzte bihar
Egunotarako greba iragarri dute ELA eta LAB sindikatuek. ELAk deituta, atzo, gaur eta bihar egingo dituzte lanuzteak. LABek, bestalde, biharko deitu du greba eguna.«Patronalek eskaintzen duten izozketen, aldundiaren txosten partzialen eta Jaurlaritzaren zerbitzu minimo klasisten aurrean», Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako ELAko langileak lanuzteak egitera deitu dituzte. Atzo, esaterako, aldarrikapen eguna egin zuten eskualdeetan. Gaur, berriz, aldarrikapen eguna egingo dute herrietan. Bihar, azkenik, aldarrikapen eguna egingo dute Donostian; 11:30ean, aldundiaren aurrean ekitaldia, eta ondoren, manifestazioa egingo dituzte.
Negoziazio mahaian patronalak aurkeztutako eskaintza lotsagarria dela berretsi du ELAk.
LABek, ordea, urtebeteko mobilizazioen ondoren, borroka areagotzea erabaki du, bihar grebara deituz. Mobilizazioekin jarraitzeko, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan, aldundiaren jauregiaren aurrean. Eta egoerak bere horretan jarraituz gero, grebarako deialdi gehiago egingo dituztela aurreratu dute.
Aurreko astean, hain zuzen ere, Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaia batu zen. LABek salatu duenez, bestalde, bileran patronalek bestelako proposamen bat aurkeztu zuten. «Ez diete gure plataformei erantzuten. Nazkatuta gaude patronalek duten jarrerarekin».