Garaiko Elikagaien Tailerraren 3. saioa egingo dute azaroan
Gure Arbasoen Herria Kultura Elkarteak sukaldaritza ikastaroak egiten ditu Garaiko Elikagaien Tailerra izenburupean, eta azaroaren lehen zapatuan egingo dute hurrengo saioa.Parte hartu gura dutenek astelehena dute izena emateko azken eguna, goizez udal...
Parte hartu gura dutenek astelehena dute izena emateko azken eguna, goizez udaletxera (94-625 50 53) edo arratsaldeetan ondorengo telefono zenbakira deituta: 616 79 92 56 (Larri).
Urtaro bakoitzean, garaiko elikagaiekin menu orekatu bat prestatzen eta bazkaltzen dute.
Azaroaren 3an 11:00etan hasiko dute tailerra Kortezubiko txokoan, eta hiruzpalau orduko iraupena izango duela jakitera eman dute. Esther Garcia elikadura makrobiotikoan aditua den nutrizionistaren eta Judith Herrera pnl-n aditua den nutrizionista eta couching-aren laguntzagaz egingo dute saio teoriko eta praktikoa.