Garaiko Elikagaien Tailerraren 3. saioa egingo dute azaroan, Kortezubin
Gure Arbasoen Herria Kultura Elkarteak Garaiko Elikagaien Tailerra izenburupean sukaldaritza ikastaroak egiten ditu, eta azaroaren lehen zapatuan egingo dute hurrengo saioa.
Bertan parte hartu gura dutenek astelehena (urriak 29) dute izena emateko azken eguna. Horretarako, goizez udaletxera deitu behar da (94-625 50 53), edo arratsaldetan ondorengo telefono zenbakira: 616 79 92 56 (Larri).
Garaian garaiko produktuak prestatzen dituzte ikastaroan. Hau da, urtaro bakoitzean, garaiko elikagaiekin menu orekatu bat prestatzen dute, eta ondoren elkarrekin bazkaltzen dute.
Azaroaren 3an 11:00etan hasiko dute tailerra Kortezubiko txokoan, eta hiruzpalau orduko iraupena izango duela jakitera eman dute.
Esther Garcia elikadura makrobiotikoan aditua den nutrizionistaren eta k eta Judith Herrera pnl-n aditua den nutrizionista eta couchin-aren laguntzagaz egingo dute saio teoriko eta praktikoa.