ESEParen zirriborroa aztertzeko batzarra egingo dute, gaur
Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) zirriborra aztertzeko batzarra egingo dute gaur, 18:30ean, Maria Agirre aretoan. Urtebetean buruturako lanagaz aurrera jarraituko duten edo ez erabakiko dute bertan.ESEParen helburu nagusia euskaraz bizi nahi ...
ESEParen helburu nagusia euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko neurriak erabakitzea eta bultzatzea da. Modu horretan, orain arteko batzarretan aztertu eta erabakitakoaren zirriborroa aztertuko dute gaur arratsaldean, eta landutako estrategia planagaz aurrera joko duten edo ez erabakiko dutela argitu dute Euskara Batzordeko kideek.
Gainera, herritarrei bileran parte hartzeko deia egin diete arduradunek, «partaidetza prozesuaren bitartez bultzatu den ekimena delako euskara sustatzeko plan estrategikoa sortzea».