Bermeoko Xixili klubeko alebinak txapeldun geratu dira 21. Xixili Torneoan
Estibaliz Basterretxea kadete gernikarrak urrezko domina lortu du bakarkako kopan. Klubek Espainiako Txapelketa prestatzeko baliatu dute Gernika-Lumon lehiatu duten torneoa21. Xixili Torneoa lehiatu zuten Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian, domekan. ...
Estibaliz Basterretxea kadete gernikarrak urrezko domina lortu du bakarkako kopan. Klubek Espainiako Txapelketa prestatzeko baliatu dute Gernika-Lumon lehiatu duten torneoa
21. Xixili Torneoa lehiatu zuten Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian, domekan. Etxeko taldeari dagokionez, kluben arteko taldekako txapelketako onenak izan ziren Xixiliko alebinak, eta gazteen mailako taldekako lehi- an, berriz, hirugarrenak.Alebinetan, Castro eta Torrelavegako taldeek osatu zuten podiuma Xixilikoekin batera. Etxeko gimnastikalariek «oso maila ona» erakutsi eta «lan bikaina» egin zutela adierazi du beraien entrenatzaileak; izan ere, aurten lehenengo aldiz aritu dira maila horretan lehiatzen.
Gazteen mailan, alebinetan irabazitako taldeek osatu zuten podiuma. Oraingoan, baina, Torrelavelagoak izan ziren nagusi. Bigarrenak Castrokoak izan ziren, eta hirugarren egin zuten Xixilikoek.
Halaber, kadete mailako bakarkako kopan Estibaliz Basterretxeak lortu zuen lehenengo postua. Xixiliko entrenatzailearen berbetan, «bikain» aritu zen gernikarra. Lorena Llorente sailkatu zen bigarren, eta Carla Cuero hirugarren.
Bizkaiko, Gizpuzkoako, Arabako, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako, Asturiasko, Burgosko eta Madrilgo klubetako kideak elkartu ziren domekan. Hain zuzen ere, 170 gimnastikalarik parte hartu zuten.
Maila «altua»
Xixiliren entrenatzaileak esan duenez, «maila altua» egon zen torneoan, eta lortutakoagaz pozik dagoela dio. «Giro ederrean aritu ziren gimnastikalariak, eta Gernika-Lumora hurbildutako taldeak oso pozik joan ziren herritik. Antolakuntza aldetik, dena ondo irten zen».
Domekan Gernika-Lumon jokatutako 21. Xixili Torneoa Espainiako txapelketaren aurreko saioa izan da. Izan ere, Xixili Torneoa txapelketa horretarako prestaketa moduan hartzen dute lehiatzen duten gimnastek.
Espainiako Txapelketa azaroaren 7tik 11ra bitartean jokatuko dela adierazi du Xixiliren entrenatzaileak.