Polioak kaltetutakoen eskaerak kalera aterako dituzte bihar
Poliomielitisaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar. Horren harira, Euskadiko Polio Elkarteak azken urteetan egindako eskaerak gogorarazi eta me- moria historikoa errekuperatzea, aitortza eta erreparazioa aldarrikatu ditu.Elkarteak jendarte osoari esk...
Elkarteak jendarte osoari eskatu dio 1955etik aurrera polio epidemia zer izan zen, zergatik eta nola kudeatu zen jakiteko eta gaur egun bizirik jarraitzen duten poliodunen egoera zein den ezagutzeko jakinmina, elkartasuna eta laguntza.
Halaber, azken hiru urteetan PSOEk 2015ean Espainiako Kongresuan eta EAJk 2016an Senatuan aurkeztutako Ezinduentzako Aurretiazko Erretiroa (1851 /2009 ED) indarrean jartzeko zain jarraitzen dutela diote. «1955etik aurrera polioa hartuta bizirik jarraitzen dutenak Frankismoaren biktimatzat hartzea eta Memoria Historikoaren Legearen baitan jasotzea eskatzen dugu».
Polioaren osteko sindromea dutenentzako aholkatutako neurriak indarrean jartzeko zain jarraitzen dutela ere badiote. «Jaurlaritzari 2016an Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak onartutakoa betetzeko eskatzen diogu».