Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, mota horretako lehiaketa antolatzen duten
lehenengo aldia da.
Udalak Bertonen laguntzagaz antolatu du Gabonetako erakusleihoen lehiaketa. “Bermeoko erakusleihoen apainketa bultzatzea” dute helburu bezala, modu horretara
“herriko kontsumoa suspertzeko”, azpimarratu du Irune Ormaetxea Bermeoko Merkataritza eta Turismo zinegotziak.
Erakusleihoen lehiaketan
Bermeoko saltoki guztiek parte hartu ahal dute. Aukeratutako gaia, zelan ez,
Gabonak izango dira, eta
izena emateko epea urriaren 15etik 31ra arte da egongo da zabalik, Berhaz bulegoan. Kanpainan izena emateko eskaera orria
Bermeoko Udaleko webgunean dago eskuragai.
Zehaztu dutenez,
erakusketa abenduaren 1etik 15era egingo dute. Establezimenduen parte-hartzaileen kasuan
bi sari emango dira: batetik,
epaimahaiak erakusleiho onenari emandako saria, 250 eurokoa. Epaimahaia udaleko eta hainbat kultur elkarteetako kideek osatuko dute eta establezimenduen erakusleihoak hainbat ezaugarri kontuan hartuta baloratuko dituzte: esaterako, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena, sormena, kalitatea, iluminazioa eta modernidadea eta berrikuntza.
Mota honetako lehiaketa Gabonetan egingo dute lehenengo aldia da. Argazkia: Bermeoko Udala
Bestalde,
herritarrek ere zer esan izango dute. Horrela, beraien botoen bidez erakusleiho onena aukeratuko dute. Kasu horretan ere, saria 250 eurokoa izango da.
Bozkatzeko epea abenduaren 1etik 15era izango da Bermeoko Kultur etxean, Turismo bulegoan, Berhazen eta Behargintzan. Bozketan parte hartzen duten pertsonek
500 euroko saria irabazteko aukera izango dute lehiaketan parte hartu duten dendetan gastatzeko.
Horretarako, liburuxka batzuk banatuko dituzte eta bertan establezimendu parte hartzaile guztiak agertuko dira. 20 erakusleiho ikusi eta horien merkatarien zigilua lortu ondoren, herritarrek gustukoen izan dutena bozkatu ahal izango dute.
Zozketa abenduaren 17an egingo da, Gabon bezperan.
Ormaetxeak establezimendu guztiak animatu ditu erakusleihoen lehiaketan parte hartzera, tokiko kontsumoa sustatzeko ekimen “positiboa” delako, “erakusleiho apainduak beti ere erakargarriagoak direlako bezeroarentzat” eta “horrek kontsumoa sustatzen duelako”.
Era berean, herritarrak beraien botoekin lehiaketan parte hartzera animatu ditu, “erakusleiho ederrak eta denden kalitatezko eskaintza ikusteaz gain, 500 euroko zozketa batean parte hartzeko aukera izango dutelako”. Nabarmendu duenez, erakusleihoen lehiaketa, Bermeoko bonoa eta beste ekimen batzuk bezala, “herriko merkataritza sustatzeko beste pauso bat da”, eta udalarentzat tokiko komertzioa “apustu garrantzitsua” da.
Izan ere, zinegotziaren berbetan, “herriko merkataritzak herrian dituen onurak asko dira, herri bizia, garapena eta enpleguak sortzen dituelako”.