Kanta Kanta Lorue ekimena berriz dator Bermeoko kaleak alaitzera
Hilero moduan, Bermeoko talde ezberdinek Kanta Kanta lorue kantu ekimena antolatu dute herriko kaleetatik zehar abesten aritzeko. Gaur, 20:00etan batuko dira Goiko Plazan, eta hortik Torronterora joango dira, ostean goiko kaleak kantuekin alaitzeko.
Ekimenaren arduradunek herritarrei parte hartzeko deia egin diete. “Kantuzalie bazara, batu zure lagun taldea eta etorri gurekin euskal kantagintzaz bariku ezberdin batez gozatzera”, adierazi dute.