Ander Okamikak eta Santi Telleriak desafioa egingo dute Mendexan
Bizikletan eta zaldi gainean neurtuko dira. Karraspiotik Mendexarainoko bidea osatu beharko dute. Okamikak kilometro bateko abantaila edukiko duBizikletaren eta zaldiaren arteko dema prestatu dute biharko. Ander Okamika lekeitiarrak eta Santi Telleria ...
Bizikletan eta zaldi gainean neurtuko dira. Karraspiotik Mendexarainoko bidea osatu beharko dute. Okamikak kilometro bateko abantaila edukiko du
Bizikletaren eta zaldiaren arteko dema prestatu dute biharko. Ander Okamika lekeitiarrak eta Santi Telleria lasartearrak «desafio ikusgarria» burutuko dute, zeinek arinago.Telleriak Eztai zaldiagaz egingo du proba, eta Okamikak kilometro bateko abantaila edukiko du. Hain zuzen, 2 kilometroko tartea osatuko du lekeitiarrak; Telleriak, berriz, Karraspiotik Mendexako herrigunerainoko 3 kilometroak egin beharko ditu.
Okamika zein Telleria ezagunak dira zein bere arloan. Lekeitiarra, esaterako, Espainiako txapeldunordea da, triatloi luzean. Telleriak ere hainbat garaipen ditu zaldizko modura, eta besteren artean, Karraspioko zaldi lasterketan lehiatu, eta bizpairu bider eskuratu du garaipena.
17:30ean hasiko dute desafioa. Amaitzean, sariak banatuko dituzte. Irabazleari txapela jantziko diote, eta biek askotariko produktuez betetako otzarak jasoko dituzte. Bestalde, bertaratutakoen artean Leagi kanpinean bi lagunentzako otordu bat zozkatuko dute.
Jesus Maria Anakabe Txakartegi Mendexako alkateak desafio ikusgarri horren zergatia azaldu du: «Aurtongo jaietan txirrindularien kronoigoera egin dute, eta duela lau urte zaldiena egin zuten, eta oraingo honetan bi probetako irabazleak ariko dira elkarren kontra».
Arratsalderako bestelako erakustaldia prestatu dute. Idi eta gizonen arteko dema, 18:15ean hasita. 20 minutuko saioan, gizonen untza bakoitzeko 20 untza egin beharko ditu idi bikoteak, 3.200 kiloko harriagaz.