Bermeoko Udala Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu zerbitzuagaz batzartu da.
Beruala eta Herri Babesarekin ari da elkarlanean udala. Suteak saihesteko eta horiei aurre egiteko plangintza bat lantzen ari dira eta, horretarako, lan talde bat eratu dute.
Suhiltzaileen eskaladun kamioiak herriko hainbat gune bisitatu zituen. Argazkia: Bermeoko Udala.
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak azaldu duenez, plangintza hori aurrera eraman ahal izateko pauso bat “Bizkaiko Foru Aldundiaren Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu zerbitzuaren ekarpenak jasotzea” da eta horretarako
“hainbat batzar” izan dituztela nabarmendu du.
Azken batzarra
urriaren 9an izan zen. Bertan, Ibarrolaza, Patxi Berreteaga Bizkaiko Foru Aldundiaren Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu zerbitzuaren burua, Santi Murua Berualako zuzendaria, Eugenio Alboniga Udaltzaingoaren burua, eta Herri Babesetik Josu Aiestaran bildu ziren, eta beraien iritzi eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten.
Batzarra egiteagaz batera, suhiltzaileen eskaladun kamioiak Bermeoko
hainbat toki bisitatu zituen: horien artean, alde zaharra, Zarragoitxi, Itxas Begi edota Kurtzio. Horrela, gune horietan kamioiak daraman eskala sartzen den ziurtatzen aritu ziren.
Ibarrolazak adierazi duenez, batzarra zein suhiltzaileen bisita, “oso interesgarriak eta aberasgarriak izan dira eta lan hori garrantzitsua da Bermeon suteak saihesteko eta aurrea hartzeko egiten ari garen plangintza lantzerakoan”.
Bukatzeko,”suhiltzaileen kamioiaren bisitaren ondoren, Bermeoko Alde Zaharreko hiri altzari batzuk kentzea” erabaki dutela argitu du alkateordeak, modu horretara “suhiltzaileen eskala sartzeko oztopoa ez izateko” .