Argazkiak
2019ko egutegia osatzeko erabiliko dituztela azaldu du Muxikako Udalak.
Beste urte batez, udalerriko auzo ezberdinak irudietan harrapatzeko helburu nagusiagaz egingo dute
Muxika,
Gorozika eta Ibarruri Bizirik Talde Ekintza-ren argazki lehiaketa. Lanak aurkezteko
epea urriaren 2an ireki zuten, eta parte hartzaileek datorren
azaroaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte argazkiak.
Sanromaneko zaindaria. 2016ko lehiaketako argazki onena. Argazkia: Aitor Gonzalez
Argitu dutenez, parte hartzaile bakoitzak
sei argazki aurkeztu beharko ditu,
JPG formatuan. Irudiak Zubieta Errota liburutegira eraman beharko dituzte USB batean, edota
liburutegia.muxika@bizkaia.org helbide elektronikora bidaltzeko aukera ere izango dute. Argazkiak ateratzerakoan, edozein teknika eta kolore onartuko dituztela zehaztu dute.
Aurten ere, argazki lehiaketa bi zatitan banatu dutela azaldu dute antolatzaileek: gaztetxoen arloa (16 urte baino gutxiago dituzten parte hartzaileena) eta nagusiena 16 urtetik gorakoena).
Hainbat sari. Sariak zeintzuk izango diren ere zehaztu dituzte. Gaztetxoen arteko irabazleak argazkilaritzarako materialak erosi ahal izateko
60 euroko txartela jasoko du. Nagusien artean, Muxikako jatetxe batean
bazkaria edo afaria irabaziko argazki onena, bilduma onena edota Muxikarraren argazki onena mailetako irabazleek. Partaideek ezingo dute sari bat baino gehiago jaso.
Sariak
azaroaren 30ean banatuko dituzte, Zubieta Errotan, 19:00etan.
Udalerriko 2019ko egutegia osatzeaz gain, parte hartzaileek ateratako argazki guztiekin
erakusketa osatuko dute Zubieta Errotan. Halaber, Muxikako Udalaren argazki artxiboaren parte izatera pasatuko direla zehaztu dute.