Gizarte Lokala zabalik egongo da ikasturtea bukatu bitartean
2018-2019 ikasturtea bukatu arte Nabarnizko Gizarte Lokala zabalik egongo dela jakitera eman du Nabarnizko Udalak, asteburuetan herriko gazteek eta umeek aisialdiko ekintzak euskaraz egin ahal izatea ahalbidetzeko helburuagaz.Udalak jakitera eman du ze...
Udalak jakitera eman du zerbitzua 5 urtetik gorako umeei zuzendutakoa dela, eta gogoratu du Gizarte Lokalera doazenak pertsona arduradun baten zaintzapean egongo direla. Hala eta guztiz ere, gaztetxoagoak diren umeak ere bertaratu ahal izango direla azaldu dute udal ordezkariek, «betiere ume horiek pertsona batek lagunduta baleude».
3 orduz zabalik
Arratsaldez egongo da zabalik Gizarte Lokala; zapatuetan, 18:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian, eta domeketan, 17:00etatik 20:00etara bitartekoan.