Elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago
Ondarroako Udalak lehia askeko deialdia ireki du aurrekontu baliabideen esparruan 2018 urtean egin diren edo egitekoak diren proiektuetarako diru laguntzak emateko. Eskariak azaroaren 2ra arte egin daitezke udaletxean.Egoitza edo jarduketa eremua Ondar...
Egoitza edo jarduketa eremua Ondarroan daukaten pertsonek eta irabazi asmorik bariko erakundeek eskatu ahal izango dute diru laguntza hori.
Deialdiak, gainera, hainbat diru laguntza jasotzen ditu agiri bakar batean, «diru laguntzak hartuko dituzten elkarte eta entitateei araudi erreferentzia bat emateko» eta, aldi berean, espedienteak izapidetzean egin beharreko kudeaketa administraboak «samurtzeko».
Honako arlo hauetako jarduera eta ekimenak lagunduko dira diruz: berdintasuna, euskara, gizarte arloa, hezkuntza, ingurumena, kirola eta kultura.
Onartutako diru laguntza bi epetan ordainduko da; lehenengoan %85a emango da, eta, ondoren, gainerako %15a. Jarraipena dagokion sailak egingo du.