Euskaraldirako udaletxean izena eman dezakete ispastertarrek
Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean izena emateko epea irailaren 20an zabaldu zuten. Euskal Herriko hainbat elkarte, enpresa, erakunde zein norbanakok bat egin dute dagoeneko egitasmoagaz.izenematea.euskaraldia.eus helbidean izena eman dait...
izenematea.euskaraldia.eus helbidean izena eman daiteke, baina, herriz herri, hitzorduak zehazten ari dira herritarrei lagundu asmoz. Aste honetan, esaterako, Ispasterko udaletxean izena eman ahal da, goizez. Halaber, zalantzarik izanez gero, udaletxeko telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu diete herritarrei: 94-684 29 99.
Bestalde, eatarrek Eskolondon izena eman dezakete arratsaldeetan. Horrez gain, asteburu honetan bi hitzordu dituzte. Zapatuan Eako herrigunean izena eman ahalko da, eta domekan, berriz, Natxituan. Aurreko domekan Bedaronan egon ziren.
Euskal Herrian azaroaren 23tik abenduaren 3ra (Euskararen Eguna) egingo den ariketa soziolinguistikoak 11 egunez euskaraz bizitzeko erronka luzatuko diete parte hartzaileei. Horretarako, izena ematerakoan, ahobizi edo belarriprest rola aukeratu behar da. Lehenengoek ahal duten guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute, eta bigarrenek, beraiei euskaraz hitz egiteko gonbidapena egingo diete gainerakoei.