Maria Zorroza gernikarra bigarren sailkatu da Anbotoko Kilometro Bertikalean
Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen emakumezkoetan azkarrena zapatuko kilometro bertikalean. Lehia estua eduki zuten lehenengo hirurek. Irabazleak 45 minutu eta 59 segundoko marka ezarri zuen. Sailkapen orokorrean 27. postuan helmugaratu zen, eta Zorroza 32.en postuan. Gernikarra abadiñarrarengandik minutu bat eta hamasei segundora ailegatu zen. Nesken podiuma Oihana Kortazar elgetarrak osatu zuen (sailkapen orokorrean 34.ena izan zen. Kortazar zorrozarengandik sei segundora helmugaratu zen.
Hain zuzen ere, 2011. urtetik Kortazarrek zeukan errekorra (47.10) hautsi du aurten Azkorbebeitiak.
217 korrikalarik amaitu zuten 3,8 kilometroko proba. Denetan onena Iñigo Alzola arrasatearra izan zen. 40 minutu eta lau segundotan egin zuen. Harengandik 25 segundora heldu zen Xabier Macias iruñarra. Iñigo Lariz elgoibartarra sailkatu zen hirugarren, 40 minutu eta 43 segundoko denboragaz.
Aritz Martin gernikarrak ere marka ederra lortu zuen. 12. postuan helmugaratu zen; 43 minutu eta 43 segundotan amaitu zuen proba. Ekaitz Lejarzegi ajangiztarra 22.en sailkatu zen (00:44.58) eta Paul Ormaetxea muruetarra 28.ena izan zen (00:46.13).