Gernika Atletismo Taldeko korrikalariak
bigarren urtez jarraian amaitu du lehen postuan. Hirugarrenez egin dute aurten, eta lehenengo urtean bigarren sailkatu zen Zabala. Izan ere, lasterketa lehiakorra ez izan arren, parte hartzaileen denborak hartzen dituzte.
Zabala Muxikatik pasatzen.
Argazkia: Gernika Atletismo Taldea.
Hain zuen,
urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago daudela zehaztu dute antolatzaileek. Aurtengo proban parte hartu dutenei eskerrak eman dizkiete, eta hurrengo urtean ere elkar ikustea espero dute. “Gero eta ausart gehiago dira 4 irteera eta helmuga bakarreko abentura honetan parte hartzen dutenak”. Aurtengo proba “emozioz eta esanahiz betetakoa” izan dela azpimarratu dute.
10:00etan Merkurio parean hasi zuten lasterketa.
Argazkia: Gernika-Bilbao Running.
Zabalak
bi ordu, hamabi minutu eta 28 segundotan amaitu zuen Gernika eta Bilbo arteko 35,43 kilometroko ibilbidea. Ia bost minututan hobetu zuen bere iazko denbora. Gasteizko La Blanca taldeko Gorka Lucena sailkatu zen bigarren, Zabalarengandik hamazortzi bat segundora. Pablo Rodriguez helmugaratu zen hirugarren, 02:18.22-ko denboragaz. Bestalde, Montserrat Vazquez izan zen helmugan sartu zen lehen emakumezkoa; bi ordu, 52 minutu eta 52 segundotan burutu zuen proba. Patricia Gonzalez izan zen bigarrena, 3:06:12 denboragaz, eta Maite Alvarez hirugarrena (3:17:21).
Zabalak hasieratik hartu zuen lasterketa burua eta Autzaganeko igoeran atzean utzi zituen beste atletak. Hortik aurrera bere erritmoari eutsi, eta bakarrik egin zuen Bilboko Kale Nagusira arteko bidea. Gernika Atletismo Taldeko atleta ezeze, infantilen entrenatzailea ere bada, eta urteetan dabil ibilbideko luzeko lasterketetan parte hartzen.
Beste gernikar batzuk ere parte hartu zuten aipatu lasterketan, besteak beste,
Gaizka Lezamizek eta Enrique Cobeñak proba luzeena egin zuten, eta Galdakaotik abiatu zen
Ivan Gaspar. Azken hori seigarren sailkatu zen herri horretatik irten zirenen artean.
Elkartasuna. Erronka bategatik elkartuta. Oztopoak gainditzen lelopean oztopoak gainditu litezkeela erakutsi zuten atzo. Bilboko udaltzainen eta suhiltzaileen laguntzagaz, garun-paralisia duen 15 urteko
Urtzi Gonzalezek eta ikerketa fasean dagoen gaixotasun neurodegeneratiboa duen 47 urteko
Julio Calvok Zornotza eta Bilbao arteko lasterketa egin zuten. Gainera, bi talde egin zituzten eta txandaka lagundu zieten. “Arrakastaz amaitu zuten; erronka eta muga guztiak gainditu zituzten”. Eurentzat zein laguntzen aritu zirenentzat sentsazioz eta emozioz betetako esperientzia izan zela nabarmendu dute antolatzaileek.
Gonzalez eta Calvo, proba hasi aurretik.
Argazkia: Gernika-Bilbao Running.
Aipatu moduan, lau irteerako proba da ( lauretako sailkapenak daude), eta guztira
1.000 korrikalaritik gorak parte hartu zuten
atzo. Aurrekoetan modura, dortsalen koloreagaz bereiztuta egin zuten arineketan. Gernikatik Bilborainoko korrikalariek urre koloreko dortsala izan zuten. Zornotzatik atera zirenek zilar kolorekoagaz egin zuten 21,75 km-ko lasterketa. Galdakaotik irtendakoek brontzezkoa eroan zuten; horiek 12,24 km egin zituzten, eta Basauri eta Bilbo arteko 8,10 km-ko tartea egitea erabaki zutenek dortsal zuria eduki zuten.
GATaren denboraldi hasiera. Zabalaren garaipenak hasiera bikaina eman dio Gernika Atletismo Taldearen denboraldiari. Hain zuzen, aurreko asteburuan ekin zioten ikasturteari atleta gernikarrek. Gaztetxoenek
Berangoko Millan parte hartu zuten eta handik ere emaitza onekin itzuli ziren. 30 bat neska-mutil (alebinak, infantilak eta kadeteak) izan ziren Berangoko klasiko honetan eta hiru dominarekin etorri ziren etxera. Kirol egokituan,
Mustapha Herjjouk egin zuen bizkorren 1.609 metroko proba. Kadeteen nesken mailan,
Getari Del Val eta Oneka Zulueta eskutik hartuta helmugaratu ziren hirugarren postuan, eta alebin mailako mutiletan
Aimar Zugazaga bigarren sailakatu zen.
GATko kadete mailako neskak, Berangoko Millan.
Argazkia: Gernika Atletismo Taldea.