Gernika RTk Bartzelonaren kontra jokatuko du domekan, Urbietan
Heineken Ligako taldeek laugarren jardunaldia lehiatuko dute asteburu honetan. Gernika RTren eta Barça Rugbi taldearen arteko partidua 12:00etan hasiko da.
Denboraldi honetako lehenengo garaipena lortzeko gogotsu zelairatuko dira basurdeak. Izan ere, puntu bakarra eskuratu dute orain arte, eta sailkapeneko azken postuan daude. Gainera, lehenengo garaipena etxeko zaleen aurrean lortzeak esangura berezia izango luke.
Ohorezko Mailako sailkapenean, Gernika RTren aurretik hiru talde daude bosna puntugaz: UE Santboiana, Complutense Cisneros eta VRAC Quesos Entrepinares. Goikaldean hamahiruna puntugaz SilverStorm El Salvador eta Sanitas Alcobendas Rugby daude.
Hain zuzen, aurreko domekan, talde gernikarrak 52-21 galdu zuen SilverStorm El Salvador liderraren kontra.