Asto probak izango dira nagusi Zarrabentako jaietan
Mikel Deunaren jaiak ospatu zituzten mexikar giroan mendatarrek joan den asteburuan. Oraingoan, Zarrabentako jaiek hartuko dute horien lekukoa.Auzoa giro eta kolorez beteko dute. Horretarako, zapatua eta domeka ekintzaz bete dituzte. Urtero egin bezala...
Auzoa giro eta kolorez beteko dute. Horretarako, zapatua eta domeka ekintzaz bete dituzte. Urtero egin bezala, aurten ere, asto probak izango dira jaietako ikuskizun nagusia, eta asteburuko bi egunetan egongo dira lehiaketak. Zapatuan, Salvador Erleaga arratzuarra, Koldo Bidaurrazaga larrabetzuarra eta Javier Baraiazarra maumetarra lehiatuko dira zein baino zein gehiago.
Gauean, makailo jana egingo dute, eta Esteibar eta Obietaren musikagaz gozatzeko aukera izango dute.
Domeka arratsaldeko asto probetan Juan Luis Irazola, Iñigo Landaluze, Jose Ramon Zabaleta eta Imanol Erleaga ariko dira lehian.
Sari potoloak banatuko dituzte probetan; irabazleak 310 euro, garaikurra eta pentsu zakua jasoko ditu, eta txapeldunordeak 300 euro eta pentsu zakua. Gainera, udalerriko lehenengo sailkatuak sari berezia edukiko duela jakitera eman dute.