120 abelburu piriniotar hartuko ditu Urriko Lehen Asteleheneko azokak
Urriko Lehen Astelehena ospatuko da astelehenean Gernika-Lumon, eta Piriniotar Abelburuen Euskadiko 33. Txapelketa lehiatuko dute 120 abelburuk Santa Ana aparkalekuan.Urtero legez, behi arraza hori hazten duten abeltzainek abelbururik onenak ekarriko d...
Urtero legez, behi arraza hori hazten duten abeltzainek abelbururik onenak ekarriko dituzte udalerrira, bi egunez.
Abereek hainbat kategoriatan sailkatuta lehiatuko dute, eta horien adina, sexua, morfologia, kumea izan duten ala ez eta erakuslekutik nola ibiltzen diren ikusita aukeratuko dituzte abelbururik onenak epaileek.
Horrenbestez, lehen sektoreko erreferentzia gune eta pririniotar arrazaren erakustoki bihurtuko da Santa Ana aparkalekua. Izan ere, abere abelgorriek gero-eta pisu handiagoa hartu dute euskal nekazaritza ustiategietan. Horrek esne behi- ei kalte egin diela adierazi dute antolatzaileek.
24 abeltzain
Aurten ospatuko den 33. Euskadiko Txapelketan 24 abeltzainek parte hartuko dute; gehienak bizkaitarrak izango dira. Hain zuzen, herrialdeko hamahiru abeltzain etorriko dira Gernika-Lumora, sei gipuzkoar eta bost nafar.
Domekan 10:00etan zabalduko dute azoka, baina 11:00etan hasiko da abere emeen lehiaketa. Arren lehiaketa, berriz, arratsalderako utzi dute.
Domekan bi adituk baloratuko dituzte abereen ezaugarriak, eta hiru onenak aukeratuko dituzte txapelketaren bederatzi sailetan.
Astelehenean, epaileek aurrez sailkatutako abere horien artean aukeratuko dituzte behi eta zezen onenak, intseminazioko emerik onena eta ganadutegirik onena.
Beti bezala, baserriko produktu onenak dastatzeko eta erosteko aukera edukiko dute bertaratutakoek. Label kalitateko piriniotar okela, esaterako, dome- kan eta astelehenean egongo da dastagai.
Oraingoan, gainera, 30 saltoki egongo dira, eta denetariko produktuak salduko dituzte. Besteren artean, txakolina, sagardoa, ogia, euskal pastela, gazta eta etxean egindako beste hainbeste produktu edukiko dituzte aukeran azokara doazenek. Artisaulanak ikusi eta erosteko aukerarik ere ez da falta izango azoka eremuan.