Solabarrietak laugarren egin du Frantziako tiro txapelketan
Helburuak erraz bete ditu ondarrutarrak Frantziako mundu mailako tiro txapelketan. Etzandako kategorian, berriz, seigarren postua eskuratu duAger Solabarrieta ondarrutarrak laugarren egin du Frantziako mundu mailako tiro lehiaketan, Chateaurouxen (Fran...
Helburuak erraz bete ditu ondarrutarrak Frantziako mundu mailako tiro txapelketan. Etzandako kategorian, berriz, seigarren postua eskuratu du
Ager Solabarrieta ondarrutarrak laugarren egin du Frantziako mundu mailako tiro lehiaketan, Chateaurouxen (Frantzia), tiro egokituan, Maite Badiola laguntzaileagaz elkarlanean. Helburuak erraz bete ditu ondarrutarrak, zutikako finalean ezeze, etzandakoan ere finalean sartzea lortu du eta. Zutikako finalean, laugarren egin du; eta etzandakoan, seigarren.Etzandako modalitatea irailaren 25ean jokatu zen; eta zutikakoa, irailaren 27an. Zutikakoa da Solabarrietaren espezialitatea, eta finalean sartzeko aukerak ikusten zizkion bere buruari, baita lortu ere. Gainera, domina hurre ikusi du, laugarren postuan sailkatu da eta.
Zutikakoan lortutako emaitza onaren aurretik, etzandako tiroketan eskuratutakoagaz ere pozik agertu da ondarrutarra. Eta bateko eta besteko, emaitza on-ona dela esan du. Munduko tiratzailerik onenak batuta zirela jakinda, emaitza ederra dela uste du Solabarrietak. Guztira, 221 lagun batu ziren Frantzian, tartean, Poloniako tiratzaileak, munduko onenak, Solabarrietak nabarmendu duenez.
Espainiako txapelaren bila
Hurrengo hitzordua Espainiako txapelketa izango duela azaldu du. Azaroan jokatuko dute; eta, horren aurretik, urrian sailkapenerako proban parte hartuko du. Solabarrietak ez du arazorik ikusten sartzeko, eta Espainiako txapelketan bertan podiuma egitea du amets.
Txapelketarako prestatzen hasiko da hurrengo astean. Oraingoan, atsedena hartzeko aholkatu dio entrenatzaileak, Frantziako txapelketan pilatutako tentsiotik askatzeko.