Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak harrera egin zion atzo arratsaldean Fuad Chahin, Txileko Alderdi Demokrata Kristauko presidente berriari. Politikari txiletarra ekainetik da bere alderdiko presidentea; aurretik, zortzi urtez diputatua izan zen.
Chahin-egaz batera, Txileko Kristau Demokraziako Gazteen Presidente Manuel Gallardo eta laguntzaile moduan Fernando Burrows egon ziren Gernika-Lumon. Halaber, atzoko Batzarretxeko bisitan egon zen Euzko Alderdi Jeltzaleko Nazinoarteko Harreman eta Sustapenaren arloko arduraduna den Mikel Burzako.
Ondo etorria emateko berba batzuk eskaini ostean, Batzarretxeko areto eta txokoak bisitatu zituzten. Hain zuzen, beirateriaren aretoa eta osoko bilkurak egiten diren aretotik pasatu ostean, Gernikako arbolaren ondoan, aurreskua dantzatu zieten bisitariei eta bertan talde argazkia atera zuten. Beste gonbidatu zein bisitari askok egiten duten moduan, Txileko Alderdi Demokrata Kristauko presidenteak ere Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu zuen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.