San Migel jaiak ospatzen ari dira atzo hasita Busturialdeko hainbat herritan.
San Migel egunez, mexikarrek hartu dute protagonismoa Mendatan. Meza ostean, photocall-ean argazkiak atera, eta kalejira egin dute Elexalde auzotik Mendaturi auzora.
Puro Relajo taldearen doinuek lagunduta eta Mexikoko janariak eta edariak dastatuta, giro ederra izan dute. Gauean ere talde nafarraren erromeria izango dute eguna ondo borobiltzeko. Aurretik, herri bazkarian eta umeen jolasetan elkartuko dira, eta gauean su artifizialek argituko dute zerua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.