Bermeoko portura hurreratzen direnek,
10:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 18:00etara dute itsasontzi ikusgarria bisitatzeko aukera.
Itsasoko Gizarte Institutuarena den ontzi honetako tripulazioak Atlantikoko uretan ematen du zerbitzua. 2001. urtean Xixonen (Asturias) Juliana Constructora Gijonesa astilleroetan eraiki eta uretaratutako ontzia da. Ebakuntza gela, zainketa intentsiboen unitatea zein infekzioetako, erredurentzako eta gaixotasun psikologikoentzako gelak ditu. Halaber, heliportua ere badauka.
Bertan ematen duten osasun laguntza bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.
‘Esperanza del mar’ ontzia, Bermeon.
Argazkia: Bermeoko Udala.