Izaro Sub taldekoek Espainiako Txapelketa lehiatuko dute bihar
Bermeoko Izaro Sub klubeko urpekariek Espainiako Txapelketa lehiatuko dute, bihar, Cadizen (Andaluzia).Lander Aurrekoetxeak, Irkus Lopez de Abetxukok eta Ugaitz Gabikak osatuko dute talde bermeotarraren hirukotea.Gabikak Jon Mikel Bikandiren lekua bete...
Lander Aurrekoetxeak, Irkus Lopez de Abetxukok eta Ugaitz Gabikak osatuko dute talde bermeotarraren hirukotea.
Gabikak Jon Mikel Bikandiren lekua beteko du, arazo desberdinak direla eta ezin izan duelako taldeagaz Cadizera bidaiatu: «Orion Euskadiko kluben arteko urpeko arrantza txapelketa irabazita lortu genuen Espainiakorako sailkatzea Bikandik, Aurrekoetxeak eta Lopez de Abetxukok», adierazi dute.
Izaro Sub-ekoak orain dela egun batzuk joan ziren Andaluziara, txapelketako eremua prestatzeko asmoagaz. «Hemengo urekin alderatuz, hangoak desberdinak dira. Arrainen portaera zein den ikusteko eta ikasteko egun batzuk lehenago joatea erabaki genuen», azaldu dute. Euren esanetan, txapelketa gaitza izango den arren, ilusioz eta ondo egiteko gogotsu daude.
Bigarren urtez jarraian
Izaro Sub klubak bigarren urtez jarraian parte hartuko du Espainiako Txapelketan. Iaz Kantabriako Colindres herrian lehiatu zuten, eta emaitza ona lortu zuten. Bosgarren egin zuten, 35 talderen kontra lehiatu ostean.