Ziklista Gernikesa Elkartearen eguna ospatuko dute zapatuan
Urteroko hitzordua dute zapatuan Ziklista Gernikesa Elkarteko kideek. Euren eguna ospatuko dute, eta aurreko urteetan moduan, oraingo honetan ere, bizikletetan osteratxoa eman, eta elkarrekin bazkaltzeko elkartuko dira.
Ohitura legez, Lorategieta auzoan batu eta talde argazkia aterako dute ibilbidea egin aurretik. 08:45ean jarri dute ordua. Zikloturista martxa, berriz, 09:00ak aldera hasiko dute.
Oleskotik irten, eta Laida eta Laga hondartzetatik pasatu ostean, Natxituara joango dira. Jarraian, Ea eta Ispaster zeharkatuko dituzte Lekeitiora heltzeko. Ondoren, Aulestirako bidea hartu, eta Munitibarretik pasatu ostean, Gernika-Lumon amaituko dute 65 kilometroko ibilbidea.
14:30etik aurrera Muxikako Urrutxua jatetxean bazkalduko dute.
Elkartearen ordezkariek esan dutenez, gura dutenek eurekin ibilbidea egiteko aukera dute: «Elkartekoa izan edo ez, nahi duena etorri daiteke».