Sanmigelek hainbat herri festa giroan murgilduko dituzte bihartik hasita. Ereño, Mendata, Bermeo edota Busturiko bizilagunek jardueraz beteriko asteburua dute aurrean.
Busturian egiten diren giza probak. Argazkia: Sonia salazar
Zapatua izango da jaietako egun nagusia, San Migel Eguna, eta han-hemenka ariko dira mendatarrak; meza ospatu ostean, Elexalde auzotik irtengo dira, eta
photocall batean guztien artean argazkiak ateratzeko aprobetxatuko dute. Ostean, erromerian ibiliko dira Puro Relajo taldeagaz, Mendaturi auzorako bidean Guadalupeko Amabirjina aurkitzeko lanetan ari diren bitartean.
Horrela, zaldiek tiratutako burdi eta gurdien artean, natxoak eta takoak dastatzeko aukera edukiko dute, mexikar musikaz gozatu bitartean. Jaietako egun nagusia bukatzeko, su artifizialen ikuskizuna izango dute, erromeriak eta Oihan Vega DJak girotuta.
Ereñotarrek ere zapatua izango dute jaiez gozatzeko egun berezia; janari eta dantzen inguruan ospatuko dute eguna. Horretarako, Sukalki Txapelketagaz hasiko dira arratsaldea iristean, eta, ostean, umeek eta helduek hainbat denborapasa izango dituzte: puzgarriak, Mus Txapelketa edota Perra Joko Lehiaketa, besteak beste. Zapatua bukatzeko, pintxo pote ederraz eta Itzalak taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Janaria, kirola eta musika. Bermeoko San Migel auzoan, bestetik, kirola izango da zapatu goizeko protagonista: Mountain-bike lasterketak auzokoak batuko ditu. Arratsaldean, ordea, musikaz alaituko dute auzoa, eta Unholy Covers talde bermeotarraren rock abestiek jendea dantzan jarriko dute.
Busturian, azkenik, domekan ospatuko dituzte jaiak. Altamira auzoan egingo dituzte ospakizunak, eta dagoeneko ohitura denez, giza eta zaldi probak ikusi ahalko dira bertan. Horien ostean, bertso saioa egingo dute auzoko liburutegian Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia eta Ibai Amillategi bertsolarien partaidetzagaz.
Egitarauak:
Bermeo (San Migel auzoa):
- Irailak 28 (Bihar):
- 20:00. Txupinazoa.
- 21:00. Mus Txapelketa.
- Irailak 29 (Etzi):
- 09:00. Mountain-bike lasterketarako izen ematea.
- 09:30. Mountain-bike lasterketa (5 buelta auzoko zirkuituan).
- 12:00. Meza.
- Ostean. Hamaiketakoa.
- 13:00. Trikitilariak giroa alaitzen.
- 17:00. Meza.
- 18:00. Agility erakustaldia.
- 20:30. Bakon frijitua, doan.
- 22:30. Unholy Covers taldearen kontzertua. Ostean, DJ saioa.
- Irailak 30 (Domeka)
- 12:00. Umeentzako jolasak.
- 13:00. Bertsolariak, txosnan.
- 15:00. Auzo bazkaria.
Busturia:
- Irailak 30 (Domeka)
- 11:30. Meza Nagusia, Altamira auzoan.
- Ondoren. Malen eta Andere trikitilariak eta pintxo potea.
- 17:30. Giza eta zaldi probak.
- Ondoren. Bertso saioa, Altamirako Liburutegian.
Ereño:
- Irailak 28 (Bihar):
- 17:00. Briska Lehiaketa.
- 21:00. Makailao jana, Tukatukada taldeak animatuta.
- 22:30. EinGO Kantan eta Dantzan erromeria.
- Irailak 29 (Etzi):
- 12:00. Meza Nagusia, Parrokian.
- Ondoren. EinGO Kantan eta Dantzan eta pintxoak.
- 14:30. Sukalki Txapelketako kazuelen aurkezpena.
- 16:30. Umeentzako puzgarriak.
- 17:00. Mus Txapelketa.
- 18:30. Ereñoko III. Atxur-Urkilie Jaurtitzie.
- 20:30. Perra Joko Lehiaketa.
- 21:00. Pintxo potea.
- 22:30. Itzalak taldearen kontzertua.
- Irailak 30 (Domeka)
- 12:15. Meza Nagusia Ereñozarreko Baselizan.
- 13:00. Ereñozarrera Igoera.
- 13:30. Kabelinatxe Taldearen dantza ikuskizuna.
- 14:30. Herri Bazkaria Ereñozar Jatetxean.
- 17:30. Herri Kirol erakustaldia.
Mendata:
- Irailak 28 (Bihar):
- 19:00. Txupinazoa.
- 19:00. Patata tortilla txapelketa.
- 20:00. Mus txapelketa.
- 20:30. Tortilla txapelketako sari banaketa.
- 22:00. Triki-pandero gaua.
- Irailak 29 (Etzi):
- 11:00. Meza.
- 11:45. Photocall-a Elexalde auzoan eta ostean kalejira, Puro Relajo taldeagaz. Mendaturin, kantak eta dantzak.
- 15:00. Herri bazkaria, frontoian.
- 17:30. Jolasak frontoian.
20:00. Su artifizialak.
- 21:00. Erromeria Puro Relajo taldeagaz.
- Ondoren. Pintxoak eta Oihan Vega DJaren ikuskizuna.
- Irailak 30 (Domeka)
- 12:00. Meza.
- 13:00. Esku Pilota partiduak..
- 17:30. Umeentzako jolasak.
- 18:00. Briska txapelketa.
- Ostean, Txokolatea txurroekin.