Portuak oinezkoentzat izaten jarraituko du
Uda sasoian bezala, urriaren 1etik aurrera eta urte osoan portuak oinezkoentzako gune izaten jarraituko duela gogora ekarri du Lekeitioko Udalak. Hori dela eta, Marina tabernatik komandantzia pareraino ezin izango dira autoak aparkatu 14:00etatik hurre...

Uda sasoian bezala, urriaren 1etik aurrera eta urte osoan portuak oinezkoentzako gune izaten jarraituko duela gogora ekarri du Lekeitioko Udalak. Hori dela eta, Marina tabernatik komandantzia pareraino ezin izango dira autoak aparkatu 14:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara bitartean. Domeka eta jai egunetan, berriz, aparkatzea debekatuta egongo da eguneko ordu guztietan. Iazko uda osoa eta aurtengoan ere egon da neurria martxan. Herriko gune hori oinezkoentzat irabaztea da udalaren helburua.