Bermeoko Izaro Sub klubeko urpekariek Espainiako Txapelketa lehiatuko dute
zapatuan, Cadizen (Andaluzia).
Lander Aurrekoetxeak, Irkus Lopez de Abetxukok eta Ugaitz Gabikak osatuko dute talde bermeotarraren hirukotea.
Gabikak Jon Mikel Bikandiren lekua beteko du, arazo desberdinak direla eta ezin izan duelako taldeagaz Cadizera bidaiatu: “Orion Euskadiko kluben arteko urpeko arrantza txapelketa irabazita lortu genuen Espainiakora sailkatzea Bikandik, Aurrekoetxeak eta Lopez de Abetxukok”.
Izaro Sub-ekoak orain dela egun batzuk joan ziren Andaluziara, txapelketako eremua prestatzeko asmoarekin. “Hemengo urekin alderatuz, hangoak desberdinak dira. Arrainen portaera zein den ikusteko eta ikasteko egun batzuk lehenago joatea erabaki genuen”, azaldu dute. Euren berbetan,
txapelketa zaila izango den arren, ilusioz eta ondo egiteko gogotsu daude.
Izaro Sub klubak
bigarren urtez jarraian parte hartuko du Espainiako Txapelketan. Iaz Kantabriako Colindres herrian lehiatu zuten, emaitza ona lortuz. “Bosgarren postua lortu genuen, 35 talderen kontra lehiatuta”.
Lopez de Abetxuko, Bikandi eta Aurrekoetxea iazko Espainiako Txapelketan, Colindresen.
Argazkia: Izaro Sub.