Herriko Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak abiarazi dituzte
Udako oporraldia amaituta, berriro etxeko txikienei zuzendutako Bermeoko Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuak jarri dituzte martxan, Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan.Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zer...
Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hori 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Esaterako, urriaren 19an eta 20an herrian Bermistorian ospatuko dela eta, egitarau berezia prestatu dute, eta etxeko txikienek herriko ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko dute.
Bestalde, Gaztelekua barikuetan eta zapatuetan ere zabalduko dute, baina ordutegia desberdina eta luzeagoa izango da; izan ere, 18:00etatik 22:00etara egongo da irekita. 12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago, eta antolatu dituzten ekintzetan bi hezitzaile ariko direla nabarmendu dute udal ordezkariek.