Udako oporraldia amaituta, berriro etxeko txikienei zuzendutako Bermeoko Gaztelekua eta Ludoteka zerbitzuak jarri dituzte martxan,
Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan.
Ludoteka
barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik,
17:30etik 20:30era. Zerbitzu hori
6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Esaterako, urriaren 19an eta 20an, herrian Bermistorian ospatuko dela eta, egitarau berezia prestatu dute, eta etxeko txikienek herriko ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko dute.
Bermeoko umeak, Ludotekan. Argazkia: Bermeoko Udala
Bestalde, herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, Gaztelekua,
barikuetan eta zapatuetan ere zabalduko dute, baina ordutegia desberdina eta luzeagoa izango da; izan ere,
18:00etatik 22:00etara egongo da irekita.
Zerbitzu hau
12 eta 18 urtera bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago eta azpimarratzekoa da hezitzaile bi arituko direla lanean antolatu dituzten ekintzetan. Adibidez, urriaren 5ean eta 6an, Gaztelekua apaintzeari ekingo diote, ikasturte berria hasi dutela aprobetxatuz gazteek elkartzeko guneari ere bizi berri bat emango diote.
Udaletik adierazi dutenez,
urriaren 12an, jai eguna dela eta, ludoteka eta gaztelekua
itxita egongo dira.