Dantza Taldearen entseguetan parte hartu nahi duenak
barikuan, irailaren 28an, eman beharko du izena.
Alkartasuna Dantza Taldekoek adierazi dutenez, aurtengo ikasturtean 2013tik aurrera jaiotako haurrek eman ahalko dute izena, izan ere,
entseguak bost urtetik gorakotentzat zuzenduta egongo da. Izena eman nahi duenak Bermeoko
Gizarte eta Kultur Etxean egin ahalko du, 1.5 gelan,
18:00etan.
Zehaztu dutenez, izena emateaz gain, entseguen ordutegiei buruzko informazioa eskainiko dute
batzar baten bitartez. Hala ere, dantzarien entseguak
urriaren 8an hasiko dituztela argitu dute.