Ez zen ezustekorik egon zapatu arratsaldean, eta elite mailan proba irabazteko hautagai nagusiak lortu zuen garaipena. Valentinek nahiko erraz irabazi zuen, hasieran lasterketa lehiatu beharra izan zuen, baina, proba aurrera joan ahala nagusitzen joan zen. Hain zuzen, bera izan zen bi mangetan azkarrena. Francesc Mataro eta Nil Bussot katalanek osatu zuten podiuma, eta Joan Cros katalana laugarren sailkatu zen.
Elitekoekin batera, (MX1 eta MX2) umeen (75 eta 85 zk), 18 urtez azpikoen, klasikoen modalitateak lehiatu zituzten, eta guztira
70 pilotuk parte hartu zuten.
18 urtez azpikoetan Diego Torrijo huescarra izan zen onena. “
Unai Gerrikaetxebarria gernikarrak karrera polita egin, eta laugarren amaitu zuen”azaldu dute antolatzaileek.
Klasikoetan, berriz, Juan Jose Hernandezek lortu zituen puntu gehien, eta
Ander Aldana gernikarra bigarren sailkatu zen, irabazlearengandik hamar puntura.
Umeen MX65 kategorian Iker Diez nagusitu zen, eta MX85-150 kategorian Asier Urkiola.
Gernika Off Road-eko arduradunen berbetan, proba ondo joan zen, eta “lasterketa zarratuak” izan ziren. Ikuskizun ederra eskaini zuten, motozaleen gozamenerako. Ondorioz, ikusleak zein antolatzaileak pozik geratu ziren. Hala ere, susto txiki bat izan zuten, eta ondorioz eliteko proba apur bat laburtu behar izan zuten. Hain zuzen, bigarren manga amaitzeko bost bat minutu falta zirenean, Iker Arriola santurtziarra erori eta konorte barik geratu zen. “Anbulantzian eroan behar izan zuten, eta behaketan izan zuten, baina, zorionez ez zen ezer larririk izan”.
Argazkia: Gernika Off Road.
Euskadiko Txapelketaren
laugarren proba izan da Ereñokoa. Hurrengoa Nafarroako Faltzes herrian lehiatuko dute zapatuan (irailak 29). Burgoseko Quintana Maria herrian izango da txapelketaren azken proba, azaroaren 4an.